Maiatzaren erdialdetik oinezkoentzat itxita egon da zubia, Clara Larrañaga parkean eta zubian bertan egiten diharduten berrikuntza lanak direla eta.
Hilabete pasatxo egon da Itarteko zubia itxita oinezkoentzat. Jada irekita dago aipatu bezala zubia oinezkoentzat, nahiz eta lan guztiak oraindik amaitu gabe egon. Clara Larrañaga parkeko lanak amaitzea falta da, baita zubiaren inguruko izkinak txukuntzea ere. Udaletxetik esan dutenez, Santa Isabel jaien ondorenerako izango dira lanak guztiz amaituta.














