Donostiako Manteo kiroldegian jokatuko da gaur finala arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Maila ezberdinetan jokatuko dute bertan izango diren zumarragarrek eta urretxuarrek.
Txikien mailan, 14 urtetik beherakoetan aritu dira Leire Akizu, Beñat Torres eta Mikel Iturriotz. Handien mailan berriz, 15 eta 18 urte artekoetan Amaia Iturriotz eta Manex Mantxola arituko dira bertsotan.
Bertso paper sariketan ere badira, aipamen bereziak jaso dituzten herritarrak:
- LH 2.Zikloa( 8-9 urte): Jokin Gabilondo (Urretxu-Zumarraga Ikastola)
- LH 3.Zikloa (10-12 urte): Uxue Millet (Urretxu-Zumarraga Ikastola)
- DBH Lehen Zikloa (12-14 urte bitartekoak): Jone Alberdi (Urretxu-Zumarraga Ikastola) eta Maialen Akizu (Urretxuko Gainzuri Ikastetxea).
- DBH 2.Zikloa eta DBHO (15-18 urte bitartekoak): Amaia Iturriotz (Urretxu-Zumarraga Ikastola)












