Proposamenen lehiaketara 21 lan aurkeztu dituzte, eta horiekin erakusketa irekiko dute gaur udaletxean.
Antero-Fernandez arkitekto estudioak
aurkeztutako GEA proposamenak irabazi du Urretxuko Gernikako Arbola
plazaren luzapena estaltzeko ideia lehiaketa. Aurkeztu dituzten
proposamenekin erakusketa irekiko du Udalak gaurtik martxoaren
bukaerara udaletxeko sarreran.
Lanek 300.000 euroko
aurrekontua dute, eta estalpeaz gain inguruan berritze lanak egitea
ere aurreikusten du proiektuak.
GEA proposamena
Saritzat
12.000 euro jaso ditu GEA proposamenak. Bigarren postuan
Portugaleteko Atxa-Zaballa arkitektoen ZIGZAG ideia gelditu da eta
hirugarrenean Bilboko hiru arkitektok proposatutako The High Line
estalpea. Bi horiek ere 2.000na euroko diru-saria jasoko dute. Sari
banaketa gaur 19:00etan egingo dute Urretxuko udaletxeko batzar
aretoan. Lanekin osatutako erakusketa ere gaur irekiko dute
udaletxeko sarreran.
Egilea: Antero-Fernandez arkitekto estudioa













