Inprimatu E-posta

 

Diego Lorenzo zumarragarra omenduko dute lagunek

Diego Lorenzo zumarragarra omenduko dute lagunek

Pasa den martxoan zendu zen Lorenzo Bartzelonan, lapurreta bat egitera zihoazela labankada batez hil zuten 34 urteko gazte zumarragarra.

 

Musikaria zen Lorenzo, Bartzelonan, azken urteetan bizi zen lekuan eta baita Zumarragan eta Urretxun ere horregatik zen ezagun. Urretxun eta Zumarragan hainbat talde eta proiektutan jotakoa da, horien artean, Dovesblood, The Steps, Rheingold edota Las Caras de Belmez. Baxua eta kitarra jotzen zituen.


Wild Punk Records disketxean ere aritzen zen, eta lan honetan Euskal Herrira askotan etorri ohi zen, Durangoko Plateurena kafe antzokira gehienetan. Horregatik egingo diote omenaldi kontzertu bat han, ostiralean. Urretxuko eta Zumarragako taldeak izango dira bertan, The Hot Dogs!, Cool Circus, Straight Ahead, Artie Farmers eta Repugnancia Social. Baita Bartzelonako Suzy & Los Quattro taldea eta Los Paulinos bilbotarrak ere. Diego Lorenzo urte batzuez ere Bilbon bizi izan baitzen. Honela, bere hiru bizitokiak batuko dira datorren ostiralean Plateurenan. Kontzertura joateko autobusa antolatu dute lagunek eta izena Urretxuko Fox tabernan eman daiteke.


Lehenengoa Bartzelonan

Plateruenekoa Lorenzoren omenez lagunek egingo duten bigarren kontzertua izango da. Pasa den asteburuan izan ere, Bartzelonan egin zen lehendabizikoa.



 

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews

 

 ots   Martxoa 2010   api

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
ASIC Resources

Gizartea Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Atsekabetua
"Emakumezko futbol taldeko entrenatzailea ere izan zen, ez dakit lehena baina bai aitzindari. Gara..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Kaskote
"Ba nere uste apalean, Antigua hitz zaharra bada ere, ez da herritarrengandik oso erabilia izan, e..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Sebas
"Toponimoa: ANTIO Kontzeptua: 40703 / Eliza (gero ermita) Ebakera: antio Josefa Iturbe (Oraazpikoa..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea kaixo
"Hala eta guztiz ere, ematen dituen erreferentziak ahozkoak dira, nahiko berriak (urtearengatik di..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Sebas
"Antio izena Jose Luis Ugartek normalizatu zuen Urretxu-Zumarraga toponimia lanean, Euskaltzaindia..."
< >