Lau egunetan zehar emango ditu eskolak Rosa Martinez aktoreak otsailean zehar, eta matrikula 50 euro kostako da.
Karmakros antzerki taldeak
interpretazio ikastaro trinkoa antolatu du. Eskolak Pagoeta antzokian
izango dira otsailaren 20, 21, 27 eta 28an, goizez (10:00-13:00) eta
arratsaldez (14:00-18:00).
Rosa Martinez aktoreak hartuko du
ikastaroaren gidaritza, antzerki aktorea bera. Tailerra gaztelaniaz
emango dute.
Izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko, eta
horretarako Urretxuko edo Zumarragako kultur etxeetara joan behar da.
Karmakrosetik gogoratu dute tokiak mugatuak direla.
Matrikula 50 eurokoa da. Karmakros taldeko kideek doan egiteko aukera izango dute. Informazio gehiagorako ondoko telefonora dei daiteke: 699 000 676.














