Atari honetan Inprimatu E-posta


Otamotz.com
Urretxu-Zumarragako Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkarteak sortutako ekimena da.

Helburuak

  • Herri-informazioa gaurkotasunez eta kalitatez hedatzea: Urretxu-Zumarragako informazioa kalitatez eta gaurkotasunez herritarren esku jartzea internet bidez, gauden tokian gaudela eta une oro informazioa kontsultatzeko aukera izan dezagun.
  • Kazetaritza herritarra eta parte hartzea sustatzea: Herritarren eta elkarteen parte hartzea bultzatzea eta dinamizatzea, euren ekintzen, iritzien eta gogoeten berri emateko aukera eskainiz. Kazetaritza parte hartzailea sustatu nahi dugu.
  • Euskararen garapena bultzatzea Informazio eta Komunikazio Teknologietan: Euskararen bidez informazio eta komunikazio teknologia berriak gizarteratzea, eta teknologia berrien bidez euskara gizarteratzea. Euskal hizkuntz komunitatea trinkotzea.

Ezaugarriak

  • Dinamikoa: Egunean eguneko informazioa gehituko da webgunera. Egunero webgunean berritzen saiatuko gara. Asteburuetan, normalean, ez dugu notiziarik sartuko, baina beharrak eskatzen duenean, ez diogu lanari atzea emango.
  • Parte hartzailea: Erabiltzaileak parte hartze zuzena izango du proiektu honetan. Albisteak osatu eta horien gaineko iritziak emateko aukera izango du irakurleak. Gainera, agendako ekitaldiak norberak sartzeko moduan jarri dugu.
  • Moderatua: Editore batek kudeatuko du, eta ataria eguneratzeaz gain, erabiltzaileen iritziak moderatzeaz ere arduratuko da. Parte hartzea egoki bideratzeko eta kalitatea bermatzeko araudi bat ezarri dugu.

Lan Taldea

  • Editorea: Josune Zarandona Alberro
  • Aldizkariaren koordinatzailea: Asier Zaldua Urretabizkaia
  • Diseinua: Acuataller
  • Aholkularitza teknikoa: FitBak
  • Osagaien itzulpena:  Arantxa Lizarralde, Asier Treku, Eneida Andueza, Jon Larratza, Jonmikel Intsausti, Josu Aztiria, Josune Zarandona, Juan Etxenike, Lide Agirrezabal, Maria Korta, Marisa Alvarez, Mikel Babiano, Mirari Zaldua eta Sebas Iturriotz.

 

Kanposarera Sarbidea






Pasahitza berreskuratu nahi?
Konturik ez? Berria sortu

Bat egin gurekin!

  gr_zintzo_mintzo_kolore.gif
 350 bazkide eta 1500
harpidedun gara dagoeneko