
Klakson taldea Urretxu, Zumarraga eta Antzuolako musikariz osatutako taldea da. Hainbat kontzertu eman dituzte dagoeneko eta Debagoieneko Danbaka Musika Lehiaketan ere parte hartu dute.
CD formatuan maketa bat ere argitaratu dute. Oraingoz, Danbaka Lehiaketarako aurkeztu zituzten abestiak jarri ditugu entzungai; laster batean CDko kantak ere jarriko ditugu eta Elgetako Kafe Antzokian eman zuten kontzertuaren bideoa ere bai.
Nortzuk osatzen dute? Urzelai (ahotsa), Arri (bateria), Pini (baxua eta koroak), Alkorta (gitarra eta koroak) eta Iongu (pianoa, organoa eta koroak).
Noiz hasi ziren? Duela urte eta erdi.
Musika estiloa? Rocka.
Hizkuntza? Euskara.
Taldearen bloga
Elgetako kontzertuko argazki-bilduma
Intsektu arimen fabrikatzailea
Hitzen ausentzian
Snake of fire









