Inprimatu E-posta

Alkateak Alvaro Amann-ekin bildu ziren (097. alea)

Alvaro Amann Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuak Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako alkateekin bilera izan zuen hilaren 11n Zumarragako Udaletxean. Urola Garaiko garapenerako agentziak, UGGASAk, deitutako bilera honetan egun RENFErenak diren lurretan bi udalek jarri nahi duten autobus geltokiaz eta Abiadura Handiko Trenaz hitz egin zuten.

            Urretxu eta Zumarragako alkateek geltoki berriaren egitasmoa aurrera ateratzeko laguntza eskatu zioten Garraio eta Herri Lan sailburuari. Geltoki hau egun RENFEren kontainer geltokia dagoen tokian jarriko litzateke eta alkateek lursail hori erosteko RENFE, estatua, Eusko Jaurlaritza eta bi Udalak akordio batera heldu beharko liratekeela uste dute. Alvaro Amann-ek gaia aztertuko duela agindu zuen.

            Alkateek eta Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuak izandako bileran, Abiadura Handiko Trenaz ere hitz egin zuten. Amann-ek adierazi zuenez, uztailean aurkeztuko den proiektuak Ezkio-Itsason merkantzi trenentzako eta bidaiari trenentzako geltokia jartzea aurrikusten du.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews