Inprimatu E-posta

Arabako Mendialdeko eskualdera ibilaldia Ostadar Mendi Taldearekin

Arabako Berrabiako sakanean zehar ibilaldia antolatu du Ostadar Mendi Taldeak igande honetarako. Izen emateko epea jada irekita dago.

Berrabiako sakana ezagutzeko aukera ezin hobea da Ostadar Mendi Taldeak antolatutako ibilbidea. Sakan hau erkametzez, pagoz, haritzez eta artez estalitako bi hormen arteko ebaki handia da eta sakonaren erditik zeharkatzen duen zidor ederretik oinez igotzea da antolatzaileen asmoa.

 

Hortik Santa Luzia ermitara bisita egingo da eta baita, Perriain/Aldako Gurutzea (1.120 m), Txintxularri (1.123 m) eta Somo Redondo (1.079 m) gainak bisitatu ere. Gain hauek inguruko mendien bista ezin hobeak eskaintzen dituzte.

 

Azkenik, Done Bikendi Harana herrira jaitsi eta muinotxo batera igo eta gero Istorako sakana ikusteko aukera izango da. Paraje ikusgarria da, oinez bertaratzeko aukerarik ematen ez duena eta Berrabiako Sakanarekin batera, Arabako geografian zabaltzen diren sakan basatienen artean aurkitzen dena.

 

Zailtasunik gabeko ibilbidea da antolatzaileek esaten dutenez, lau ordu eta erdian burutu daitekeena. Irteera igandean bertan izango da, Zumarragako Parrokiatik goizeko 7:30ean.

 

Izen ematea

  • Izena Ostadar Mendi Taldeak Zelai Arizti kultur etxean duen bulegoan eman daiteke gaur, ostegunean eta ostiralean arratsaldeko zortzietatik bederatzietara.
  • Telefonoz deituta: 943 723385 zenbakian edota
  • E-mail bat bidalita: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. helbide elektronikora.

 

Informazio gehiago www.ostadar.org web orrian.


Datuak

  • Ibilbidea: Urbisu - Berrabiako Sakana – Perriain/Aldako Gurutzea (1.120 m) - Txintxularri (1.123 m) - Somo Redondo (1.079 m) - Done Bikendi Harana.
  • Irteera eguna: urriak 19 (igandea).
  • Irteera ordua: goizeko 7:30etan.
  • Iraupena: 4 ordu eta erdi
  • Tokia: Zumarragako eliza.


Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews
 

 urr   Azaroa 2008   abe

AlArAzOgOrLrIg
   1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
SVTechie Technology