Inprimatu E-posta

23 komunikabidek egin dute bat 'Iragarkilaburrak.com' proiektuan, tartean Otamotzek

'Berria'-ren eta tokiko 22 egunkari eta aldizkariren bidez 100.000 ale banatzen dituzte ostiralero. Iragarkilaburrak.com webguneak milaka bisita jasotzen ditu egunero; http://otamotz.iragarkilaburrak.com da Urretxu eta Zumarragako txokoa.

 


Euskarazko komunikabideek beste urrats bat egin dute, eta iragarki laburren argitalpenen merkatuan sartu dira oraingoan. Ekainean abiatu zuten www.iragarkilaburrak.com webgunea eta, harekin batera, astean behin, ostiraletan, doan banatzen den paperezko gehigarria.

 

Ekainean jarri zen martxan proiektua, eta ordutik hona zabalkunde handia izan du, egun 23 komunikabide baitira proiektuan bat egin dutenak. Horien artean, Otamotz eta Goierriko Hitza. Besteak, Berria, beste sei Hitza-k eta tokiko egunkari eta aldizkariak dira.

 

Ostiralean egin zuten aurkezpen ofiziala, Donostian.

 

Hain zuzen, http://otamotz.iragarkilaburrak.com da Urretxu eta Zumarragako txokoa Interneten.

 

Guztien artean paperezko gehigarriaren 100.0000 ale banatzen dituzte ostiralero. Euren webguneetan jarritako loturen bidez, egunero milaka bisita jasotzen ditu iragarkilaburrak.com-ek.

 

Proiektuan parte hartzen duten komunikabideak

 

-Berria.
-Baleike.
-Barren.
-Bidasoa Media.
-Busturialdeko Hitza.
-Eta Kitto!.
-Geu Gasteiz.
-Goiena.
-Goierriko Hitza.
-Guaixe.
-Irutxuloko Hitza.
-Kazeta.info.
-Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.
-Larrabetzu.org.
-Oarsoaldeko Hitza.
-Otamotz.
-Pil-Pilean.
-Ukberri.net.
-Urola Kostako Hitza.
-Uztarria.
-Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza.
-Txintxarri.
-Xiberoko Botza.

 

Nahi duenak iragarkia jar dezake Interneteko atari horietan. Eskaintzak gai desberdinetan daude sailkatuta:

 

-Etxebizitzaz.
-Motorra.
-Garajeak.
-Lana.
-Irakaskuntza.
-Bidaiak.
-Denetarik.

 

Hemen Berria egunkariak argitaratutako informazioa, eta hemen Goierriko Hitza-koa.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews
 

 urr   Azaroa 2008   abe

AlArAzOgOrLrIg
   1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Blog Technology