Inprimatu E-posta

Urolaren batzarra Legazpi dorretxean da

Ezohiko batzarra Zelai Arizti kultur etxean izango zela iragarri bazuten ere, azkenean Legazpi Dorretxean da.

Urola kirol elkarteak ezohiko batzarra egingo du ostegunean, hilaren 16an. Batzarra Zelai Arizti kultur etxean izango zela iragarri bazuten ere, azkenean Legazpi dorretxean egingo dute.

Batzarrerako bi deialdi egin dituzte, arratsaldeko zazpiak eta erdietan lehenengoa eta arratsaldeko zortziak laurden gutxian bigarrena.

Bileran zuzendaritza talde berriak Asier Murua lehendakari duela, denboraldi honetako aurrekontuaren onarpena proposatuko du. Kirol egituraren aurkezpena ere egingo dute eta triatloi ataleko arduradunak aurkeztuko dituzte bide batez.Ezohiko batzar orokorra amaitu aurretik galdera erantzunen tartea irekiko dute.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews
 

 urr   Azaroa 2008   abe

AlArAzOgOrLrIg
   1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Techies Resources ESL