Goierri Kirol Elkarteko bizikleta sailak antolatuta IV. Z-Z bizikleta martxa gauzatuko igandean, familian bizikleta zaletasuna sustazeko helburuarekin.
Aurten ere Urolako tren zaharraren bidea jarraituta gauzatuko da ibilbidea, familian bizikleta zaletasuna bultzatzeko helburuarekin. Aurten berrikuntza bezala, parte hartzaileek 3 ibilbide izango dituzte aukeratzeko.
Ibilbideak
Aizpurutxora arteko bidea izango da hiruretan laburrena. Guztira 14 kilometroko luzeera izango du. Azkoitiraino joan nahi dutenek 28 kilometro burutu beharko dituzte. Aurten lehen aldiz Lasaora joateko aukera eskeiniko du bizikleta martxak, 58 kilometro izango dira guztira.
Denak ere Areizaga-Kalebarren plazatik irten beharko dute hamarretan. Ordu bete lehenago ibilbide luzea egin behar dutenen kasuan.
Izen-ematea
Izena emateko epea irekita dago jada, Zumarraga eta Urretxuko kiroldegietan, Goierri Kirol Elkartearen egoitzan edo Urben egin daiteke. Baita www.goierrike.net web orrian ere.
Martxa arrakastatsua
Urtetik urtera gero eta jende gehiagok hartzen du parte bizikleta martxan. Pasa den urtean adibidez 217 izan ziren bizikleta hartu eta ibilbidea egitera animatu zirenak. Antolatzaileek aurten kopuru hori gainditzea espero dute.











