Beloki eta Irimoko gainak igo beharko dituzte, besteak beste, Goierri Garaia atletismo taldeak biharko antolatutako I. Mendia lasterketan parte hartzen dutenek.
Beloki eta Irimoko gainak igo beharko dituzte, besteak beste, Goierri Garaia atletismo taldeak biharko antolatutako I. Mendia lasterketan parte hartzen dutenek.
Igande honetan Zumarraga-Urretxuko lehenengo mendi martxa izango da. Partehartzaileek Belokiko Gurutzearen gaina eta Irimoko tontorrak igo beharko dituzte. Lasterketa, orain gutxi sortu den Goierri Garaia mendi lasterketa taldeak antolatu du bi herrietako udalen babesarekin eta hainbat boluntarioren laguntzarekin.
I.Challenge-rako puntuagarria
Aurreko larunbatean Goierri Garaia
atletismo taldeak antolatutako krosa izan zen. Igandeko mendi
lasterketan parte hartzen dutenek challengea izeneko saria irabazteko
aukera izango dute. Sari hau, hirigunean egindako krosa eta igandeko
mendi lasterketa egiteko denborarik gutxien behar duen korrikalariak
jasoko du.
Igandeko mendi lasterketa Areizaga-Kalebarren
plazan hasi eta bukatuko da. Goizeko hamarrak eta erdietan hasiera
emango diote mendi martxari eta izen ematea egunean bertan egingo da
lasterketa aurretik.
Gai honekin erlazionatutako albiste gehiago otamotz.com-en:
Goierriko Hitzan:











