Gracia Kerejetaren Siete mesas de billar francés filma emango dute gaur Zelai Arizti aretoan, arratsaldeko bostetan. Kerejetaren azken filma da Siete mesas de billar francés. Kultur etxetik antolatutako egitasmoa da. Sarrera doan izango da.
Kerejetak oraingoan ere sentipenak eta bizipenak lotzen ditu emakume baten eta bere semearen istorioa kontatzeko. Angela hirira doa aita ikustera bere seme Guillerekin batera. Iristen direnerako aita hil egin da.
Film honetan egindako lanari esker, Blanca Portillo aktoreak Zilarrezko Maskorra jaso zuen iazko Donostiako Zinemaldian eta Maribel Verduri, aktore onenaren Goya saria eman zioten.
Gauean “Klasikoak DVDan”
Butak21 Zineklubak berriro ekingo dio aurten “Klasikoak DVD-an” emanaldi sortari. Beldurrezko film batekin emango diote hasiera ikasturteari. Gaur 21:30etik aurrera Deliverance filma ikusteko aukera izango da Urretxuko Labeaga aretoan.
Deliverance filmak hiriko lau lagunen istorioa kontatzen du. Lagunak Atlanta inguruko Cahulawasse ibaiaren ingurura joango dira txango bat egitera, apatxeak bizi diren mendi inguruetara. Lagunetako bi bahituko dituzte eta hortik aurrera planak okertuko zaizkie. Ahala bezala bizirautea eta amesgaizto horretatik salbu irtetea izango da lauen helburua.












