Inprimatu E-posta

Rodriguez anaiak Zaragozako errekortadoreen lehiaketan

Zumarragako Ander eta Jokin Rodriguez bikiak larunbat honetan Zaragozan egingo den Errekortadoreen Estatu Mailako XXVI. Lehiaketan izango dira.

Zaragozako lehiaketan parte hartzen duten hirugarren aldia izango da zumarragarrentzat. Larunbat honetan goizeko 11:30ean emango zaio hasiera lehiaketari Zaragozako Misericordia plazan. Estatu mailako errekortadore onenak bilduko dira bertan, horregatik garrantzitsua da Rodriguez anaientzat bertan parte hartzea.


Lehiaketez betetako denboraldia


Lanpetuta ibili dira bikiak denboraldi honetan. 20 bat lehiaketetan parte hartu dute, tartean ezgautzen ez zituzten batzuetan, Iruñan San Ferminetakoan edo eta Gasteizen. Bestalde, Borjan (Aragoi), Corella, Fitero, Azagra edo Olitekoetan ere parte hartu dute. Hainbeste lehiaketetan parte hartu izanak Zaragozan egoteko aukera eman die.


Lehiaketak izan dituzte alde batetik, baina 20tik gora jaialditan ere hartu dute parte aurtengo denboraldian zumarragarrek.

 

Rodriguez anaien inguruko albiste gehiago otamotz.com-en:

 

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews
 

 urr   Azaroa 2008   abe

AlArAzOgOrLrIg
   1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
VLSI Technology