Urtero bezala, UGGASA Urola Garaiko Garapen Agentziak negozio ideia bat duten pertsona guztiei zuzendutako enpresa kudeaketa ikastaroa antolatu du.
Ikastaroa urriaren 20tik 31ra gauzatuko da, astelehenetik ostiralera UGGASAk Legazpin duen egoitzan, goizeko 9:00etatik 13:00etara. Eusko Jaurlaritzak homologatutako ikastaroa da. Besteak beste ideiaren analisia, produktua, zerbitzua edo merkatuaren azterketa, bezeroak erakartzeko bideak, arlo ekonomiko eta finantzieroa eta forma juridikoak landuko dira.
Ikastaro honek helburu bikoitza du:
- Parte hartzaileek aktibitatea hasi aurretik eman beharreko pausoak aztertzea eta kontutan hartu beharreko arlo eta gai guztiak ezagutzea.
- Negozio berri bat martxan jartzeko 6.000 euroko diru-laguntza eskuratzeko bideak ezagutzera ematea.
Informazio gehiago 943 725830 edo 943 725831 telefoenetara deituta edo uggasaren web orria bisitatuz.











