Urria amaieran messenger-a erabiltzen ikasteko saioa edota egunkariak internet bidez nola irakurri jakiteko ikastaroa izango dira.
Interneten erabileran sakontzeko hainbat ikastaro eskeiniko dira urrian zehar Zumarragako KZgunean. KZgunean Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean du bere egoitza eta astelehenetik ostiralera egunero irekita egoten da erabiltzaileentzat. Goizetan 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldetan 16:00etatik 20:00etara.
Ikastaroak
- Messenger-a erabiltzen ikasteko ikastaroa. Urriaren 21 eta 22 artean egingo dute, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
- Justizia internet bidez ezagutzeko ikastaroa urriaren 23an izango da, arratsaldez.
- Egunkaria internet bidez nola irakurri daitekeen ikasteko aukera ere emango dute, hilaren 23an.
Ikastaro aukera zabala KZgunean urrian zehar. (Goierriko Hitza)











