Datorren azaroaren 26an, asteazkena, egingo dute Muno S.A. Artiz auzoan egiten ari den babes ofizialeko etxebizitzen zozketa. 21 etxebizitza zozketatuko dira guztira.
Guztira babes ofizialeko 42 etxebizitza eraikiko ditu Muno S.A-k Artiz auzoan. Horietatik erdiak, berriak eraikiko dituzten eremuan botako dituzten etxeetako bizilagunei eman zaizkie. Gainontzeko 21ak zozketa publikora aterako dituzte.
21 etxebizitza horietatik bi mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokituta daude. Beste hamahiru 25 eta 35 urte bitartekoen artean zozketatuko dituzte. Eta azken seiak gainontzeko guztien artean.
Zozketa azaroaren 26an burutuko da Zelai Arizti zineman. Eguerdiko 12etan izatea aurreikusten dute udaletxetik, dena den, ordua zehazteke dago oraindik.











