Irungo ogasunaren inguruko auzian aztertzen ari diren pertsona bat izan da kereila jarri duena. Iraina eta kalumnia eta ezkutuko datuak publiko egiteaz salatu du Pello Gonzalez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza sailburua.
Salaketa jarri duen pertsonak adierazi duenez, Pello Gonzalezek kode penaleko 197 eta 198 artikuluak urratu ditu, Irungo Ogasunean ustez egon diren irregulartasunak aztertzeko aurrera eramaten ari den ikerketa fiskalaren zenbait datu publiko egiteagatik. Zerga arau foralek diotenaren arabera, informazio hori sekretupean gorde beharrekoa da.
Kereila honetan jasotzen denaren arabera, gertakaria irailaren 5ean gauzatu zen. Egun horretan Gipuzkoako Batzar Orokorretako komisioaren aurrean lekutu zen Gonzalez, Irungo Ogasuneko auziaren gainean bere testigantza emateko. Azken urtean Bravorekin harremana zuten pertsona eta enpresei ikuskaritza fiskal bat egin zaie. Salaketak dioenez, hauek ogasunarekin duten harremana argitzerako orduan oztopoak baino ez dituztela jarri adierazi zuen Gonzalezek medioen aurrean.
Ikuskaritza fiskal hau egin zaion pertsona batek jarri zuen salaketa pasa den ostiralean Donostiako epaitegian.
Azalpenak
Ogasun eta Finantza departamentuko ordezkari batek jakitera eman duenez, kereilaren nondik norako guztiak eskuan izan arte Gonzalezek ez du gaiaren inguruko azalpenik emango. Gonzalezengan konfiantza guztia dutela jakitera eman dute iturri berdinek, eta euren iritziz ez dela inoiz legea urratu gaineratu dute.
Gaiaren inguruan datu gehiago dituzue Noticias de Gipuzkoan. (Gaztelaniaz)











