Abdelhak Sabhi eta Laila Daoud marokoarrek egin zituzten denbora onenak 10 kilometroko ibilbidean.
Ia 200 bat korrikalarik hartu zuten parte larunbatean jokatu zen XII. Goierri Garaia lasterketa herrikoian. 10 kilometroko ibilbidea gauzatu zuten denek Zumarraga eta Urretxu zeharkatu zituen ibilbidean. Azken sailkapenetan Lleidan bizi diren Abdelhak Sabhi eta Laila Daoud, 23 urteko gazte marokoarrak izan ziren garaile.
Sailkapen orokorra
Gizonekoak:
- Abdelhak Sabhi (Lleida)
- Roberto Ruiz (Araba)
- Juanjo Igarzabal (Zumarraga)
Emakumezkoak:
- Laila Daoud (Lleida)
- Rosi Talavera (Hernani)
- Nerea Etxeberria (Azpeitia)
Herriko onenen artean Sergio Martinez, Juanjo Igarzabal eta Ainhoa Garcia aipatu behar dira.
Zumarraga eta Urretxuko I. Challenge-a
Zumarraga eta Urretxuko I. Challenge-erakoprobetako bat izan da lasterketa herrikoia. Bigarrena urriaren 12an gauzatuko da, “Bi gurutzeak” deitu diote mendi lasterketa honi.
Areizaga-Kalebarren plazatik irtengo
dira korrikalariak 10:30ean. 14 kilometroko ibilbide bat osatu
beharko dute. Antio, Sanata Barbara edota Beloki eta Irimoko gainak
egin beharko dituzte besteak beste. Izena egunean bertan 9:00etatik
10:15era egin beharko da.











