XX. Pintura eta Argazki lehiaketetako sariak banatzeaz gainera, IV. Kaleko Pintura Lehiaketa ere gauzatu zen igandean Urretxu eta Zumarragan.
Goizean goizetik hainbat margolari ikus zitezkeen atzo bi herrietako kaleetan. IV. Kaleko Pintura lehiaketan parte hartzen ari ziren margolariak ziren. Urretxu eta Zumarragako margolariak ez ezik, Mendaro, Bergara, Donostia, Gasteiz edota Algortakoek ere hartu zuten parte. Guztira 4 sari banatu ziren. Bosgarrena, 16 urtetik beherako gazteei zegokiena, hutsik gelditu baitzen.
Ricardo Azkargorta, Aitor Etxebarria, Luis Laskurain eta Iñaki Mariñelarenak osatutako epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako lan guztiak aztertu ondoren, hau eman zuen jakitera:
Lanik onena: Eduardo Alsasua (Gasteiz). 600 euro eta garaikurra.
Akzesita: Jaime Zumakola (Mendaro) eta Josune Telleria (Bergara). 300 euro.
Herriko onena: Miriam Quintana. 300 euro eta garaikurra.
16 urtetik beherakoen atala esan bezala, hutsik gelditu zen.
Argazkian Miriam Quintana bere margolanarekin.











