Inprimatu E-posta

?Salbuespen egoera? salatzeko ekimenak deitu ditu ezker abertzaleak

Etzi Bilbon egingo den manifestazio nazionalera joateko deialdia ere egin du bide batez, ezker abertzaleak.

 

Azken asteotan Espainiako Audientzia Nazionalak eta Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi dituzte Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna erakundeak eta EAE-ANV eta EHAK alderdi politikoak. Horren harira, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko 12 kide ere kartzeleratu dituzte.


Egoera larritzat jo du Zumarraga eta Urretxuko ezker abertzaleak. Autonomistek Madrilen espainiar konstituzioaren aldeko manifestuak sinatzen dituzten bitartean, estatuek euskal independentistak atxilotu eta espetxeratzen dituztezla salatu du komuinikabideei helarazi dien idatzi batean.


Proiektu politikoen arteko talka inoiz baino ageriago geratu dela dio idatziak. Herriaren eskubideen aldeko proiektua eta Espainia eta Frantziaren aldeko proiektuaren arteko talka, ezker abertzaleak zehaztu duenez. Horregatik guztiagatik, Espainia eta Frantziako konstituzioek ezarritako harresia bota eta marko demokratikorako urratsak ematea ezinbestekotzat jo du.


Euskal Herria nazio gisa aitortua izan dadin lanean jarraituko duela adierazi du ezker abertzaleak. Lanean erakundeetan eta udaletxeetan, herria ezkerretik eraikitzeko ahaleginean. Amaitzeko salbuespen egoera honen aurrean herritarrei kalera atzeratzeko deia egin zaie.


Mobilizazioak

  • Urriak 3, ostirala: Apartheid egoera salatzeko Urretxuko udaletxean bilkura egingo dute. 19:00etatik 21:00era.
  • Urriak 4, larunbata:
- 12:00etan elkarretaratzea Zumarragako udaletxe aurrean.
- 17:30ean manifestazioa Bilbon.

 

EAE-ANVren ilegalizazioaren aurrean, Iñaki Zabala: "lanean jarraituko dugu". (Otamotz.com)  

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews
 

 urr   Azaroa 2008   abe

AlArAzOgOrLrIg
   1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
ASIC Behavioral Synthesis