Antioko Musika Hamabostalditik igaro eta gero Gorka Hermosa musikari zumarragarrak hainbat konzertu eskeiniko ditu estatuan urrian eta azaroan.
Antioko 25. Musika Hamabostaldia ireki zuen irailaren 6an Hermosak bere bostekoarekin. “Iberia in fusion” ikuskizuna eskeini zuen arrakasta handiz. Hermosak berak aitortu duenez, emanaldi berezia izan zen beretzat Antiokoa. Familia, lagun eta betiko ezagunez inguratuta jotzeko aukera ez duelako egunero izaten.
Horrela, urrian eta azaroan ere etxetik urrun ibiliko da. Katalunian, Aragoin, Gaztelan eta Andaluzian konzertuak eskeiniko baititu. San Bartolome del Graon (Bartzelonan) izango da gaur eta bihar. Azaroan Salamanca, Teruel eta Almeria ere bisitatuko ditu.
Emanaldiak
- Gaur: San Bartolome del Grao (Bartzelona). Tangosophy ikuskizuna eskeiniko du.
- Bihar: San Bartolome del Grao (Bartzelona). Soinuaren musika.
- Azaroak 2: Salamanca. Bach por bulerias, Jose Luis Montón kitarra flamenkoan lagun duela.
- Azaroak 7: Alcañiz (Teruel). “Gorka Hermosa Trio”. Bach, Messiaen eta Piazzolla.
- Azaroak 9: Almeria. “Gorka Hermosa Trio”. Bach, Messiaen eta Piazzolla.
Gorka Hermosari buruz gehiago otamotz.com-en:
Otamotz herri aldizkarian:











