Sasietak Mankomunitateak 'kit' ekologikoak eta nekazalturismoetan egonaldiak eskainiko dizkie birziklatzen duten zumarragar eta urretxuarrei.
Aurkeztu berri dute Zelai Arizti kultur etxean eskualde mailako Birziklatzeak badu saririk izeneko kanpaina. Aurkezpenean izan dira besteak beste Zumarraga, Urretxu, Legazpi eta Ezkio-Itsasoko alkateak eta Juan Martin Aldareguia, Sasieta Mankomunitateko lehendakaria.
Aurkezpenean azaldu dutenez, egitasmoaren helburua ahalik eta material birziklagarri gehiena sailkatzera ohituaraztea eta birziklatzen duten herritarrak saritzea da.Birziklatzeko ahalegina egiten dutenak saritu nahi dituzte egitasmoaren bitartez. 1.000 kit ekologiko eta nekazalturismoko etxeetan sei egonaldi lortzeko aukera dago. Birziklatzera joaten direnean zabor puntuan kupoi bat jasoko dute herritarrek. Astero herriz herri karpa bat jarriko dute saria kupoiarekin trukatu ahal izateko.
Sariak
Birziklatzaile guztien artean Kit ekologikoak zozketatuko dira. Banatuko dituzten kit ekologikoek hainbat osagai dituzte: urarentzako pitxarra, iturritik ura hartu eta plastikozko botila gutxiago kontsumitzeko. Kontsumo baxuko bonbilla ere badakar poltsak.
Saria lortzen ez dutenek badute beste aukera bat. Karpara gerturatuz gero helduei zuzenduriko frogak edo jolasak izango dira, euren ezagutza aztertzeko. Parte hartzen dutenek poltsa berrerabilgarri bana jasoko dute.
Gaiari buruzko datu gehiago interneten:
- Kanpaina zabaltzeko bideo bat egin du Sasietak. Umorearen ildotik jo dute jendea birziklatzera animatzeko.
- Ikusi Sasieta Mankomunitatearen web orria.













