Zumarraga eta Urretxuko udalek antolatutako “Idazleekin solasean” ekimenean gaur Euskal Diaspora izango da mintzagai.
Miel A. Elustondoren “1959: Mendebaldeaz kontatu ez zigutena” liburua aitzakitzat hartuta, Euskal Diaspora mintzagia izango da gaur arratsaldeko ekimenean.
Lekua: Aizpurunea kultur etxeko (Urretxu), lehen solairuan
Ordua: 18:30
Iraupena: ordu bete
1959: Mendebaldeaz kontatu ez zigutena
Urte hartan gertatu zen. Ekainaren 6an eta 7an antolatu zuten aurreneko aldiz Western Basque Festival jaialdia Nevadako (AEB) Sparks hirian. Ia berrogeita hamar urte pasa behar izan dira kazetari batek han gertatutakoak ikertzeko. Miel A. Elustondo (Azpeitia, Gipuzkoa, 1958) Argiako kolaboratzaileak egin du. Jaialdiaren izen bereko liburua kaleratu zuen urrian Susa argitaletxearen eskutik.
(Argia aldizkaria 2118 zenbakia 2008-1-6)
- Western Basque Festival. 1959: Mendebaldeaz kontatu ez zigutena.
- Euskaldun populu amerikanoa ezagutuz. (Uztarria.com)











