Inprimatu E-posta

Hamabigarren Goierri Garaia kross herrikoia

Goierri Garaia atletismo taldeak antolatuta lasterketa herrikoia bihar gauzatuko da bi herrietan. Zumarraga.Urretxuko I. Challenge-eko probetako bat izango da biharkoa.

Bihar arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera lasterketari. Irteera Zumarragako udaletxean izango da. 10 kilometroko luzeeran bi buelta emango dizkiote lasterketariek Zumarraga eta Urretxuri. Amaiera Urretxuko Iparragirre kalean egongo da.

 

Izen ematea

Izena emateko bi kontu korronte jarri dituzte antolatzaileek parte hartzaileen eskura;

  • Euskadiko Kutxa: 3035 0024 36 024 0 02187 0
  • Kutxa: 2101 0050 34 0010607026

Bietan ere 8 euro sartu beharko dira izen-abizenak, jaiotze data eta N.A.N zanbakiarekin batera.

Bihar lasterketa aurretik ere egongo da izena emateko aukera, 15:30etik 16:30era. Kasu honetan 8 beharrean 10 euro ordaindu beharko dira.


Zumarraga eta Urretxuko I. Challenge-a

 

Bihar gauzatuko den lasterketa aurten estreinekoz antolatu den Zumarraga eta Urretxuko Challenge-eko probetako bat izango da. Bigarrena urriaren 12an gauzatuko da, “Bi gurutzeak” deitu diote mendi lasterketa honi.


Areizaga-Kalebarren plazatik irtengo dira korrikalariak 10:30ean. 14 kilometroko ibilbide bat osatu beharko dute. Antio, Sanata Barbara edota Beloki eta Irimoko gainak egin beharko dituzte besteak beste. Izena egunean bertan 9:00etatik 10:15era egin beharko da.

 

Gaiarekin lotutako albiste gehiago otamotz.com-en:

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews
 

 urr   Azaroa 2008   abe

AlArAzOgOrLrIg
   1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Techies Resources High Level Synthesis