Inprimatu E-posta

Zumarraga eta Urretxuko eskaintza turistikoa mugikorrean

“Ignaziotar lurraldea” marka turistikoaren pean dagoen eskaintza guztia mugikorrean edukitzeko aukera dago gaurtik aurrera aurkeztu berri duten aplikazio berri bati esker.

“Ignaziotar lurraldea” Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaiko eskaintza turistikoa ezagutzera emateko sortu zen orain urte batzuk. “Hiru tenpluen ibilbidea” dago marka turistiko honen oinarrian, Loiola eta Arantzazuko santutegiak eta Antioko baseliza lotzen dituenak alegia. Denborarekin eskaintza turistikoa zabalduz joan da eta egun hiru eskualde hauetako leku eta ibilbide turistiko guztiak biltzen dira “Ignaziotar Lurraldea” izenburupean. Baita noski Zumarraga eta Urretxukoak ere.

Aplikazio berria

Batura enpresak sortu eta garatu du aplikazio berri hau. Oso modu errazean jaitsi daiteke mugikorrera. Aplikazioa mugikorrera jaisteko bi bide dituzue:

  • Zumarraga eta Urretxuko turismo bulegora gerturatuta, “bluetooth” bitartez eta guztiz doan eskuratu daiteke
  • 5195 zenbakira HIRUTUR idatzita sms bat bidalita. Kasu honetan mezuaren kostua 15 zent. gehi BEZ-a izango da.

Gainera, behin aplikazioa mugikorrean instalatuta, sms bitartez lagunen artean ere zabaldu daiteke.

 

Informazio erabilgarria

Aplikazio honen bitartez, zauden lekuan zaudela hiru eskualde hauetako informazio guztia eskura izan dezakezu. Eskaintza turistikotik hasita, ibilbideak, museoak, bisitatzeko eraikuntzak etab. zerbitzuen gaineko informazioraino, zinema, jatetxeak, lo egiteko lekuak etab.   

 

Ignaziotar lurraldeari buruzko informazio gehiago interneten.
Zumarraga.net-en herriko eskaintza turitikoari buruzko informazioa.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
 

 aza   Abendua 2008   urt

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
VC Funding High Level Synthesis