Inprimatu E-posta

Urola erreka garbitzera

Beste urte batez “Erreka Eguna” antolatu da Urretxu eta Zumarragan. Ekimenaren helburu nagusiena, herritarrak erreka garbi edukitzearen garrantziaz ohartaraztea da.


Larunbat honetan gauzatuko da Erreka Eguna. Goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara arituko dira parte hartzaileak errekan dauden hondakinak eta zaborrak biltzen. Hitzordua dena den, 10:30erako egin dute antolatzaileek Areizaga-Kalebarren plazan. Behin lanak amaituta, pintxoak banatuko dituzte parte hartu duten guztien artean.


Parte hartzea


Parte hartu nahi duten herritarrek izena eman beharko dute aldez aurretik bai Zumarraga edo Urretxuko udaletxeetan. Derrigorrezkoa izango baita aurten, parte hartzaile bakoitzak seguru bat izatea. Izena ematerako orduan izen-abizenak, jaiotze data eta N.A.N zenbakia jakinarazi beharko dira.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
 

 aza   Abendua 2008   urt

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
ASIC ESL