Inprimatu E-posta

Ezagutzen al duzu zuzendari kargua duen emakumerik? (139. alea)

Agintzeko orduan, sexuen artean ba al dago alderik?

 

 

garazi_etxezarreta.jpg

Garazi Etxezarreta

 

 

Ezagutzen ditut, bai, goi karguetan dauden emakumeak. Gutxiago dira, baina badaude. Enpresa batzuetan zailagoa da guretzat kargu horietara iristea: industria alorrekoetan, adibidez. Dena den, ez dut uste agintzeko orduan sexuaren arteko ezberdintasunik dagoenik.

 

 

andoni_sarasua.jpg

Andoni Sarasua

 

Ez dut goi kargu batean dagoen emakumerik ezagutzen. Nire ustez enpresa pribatuetan gizonezkoek eta emakumezkoek aukera berak dituzte. Dena den, egia esan, ez dut gai honi buruzko iritzi sendorik. Agintzeko orduan, pertsona da kontuan hartu beharrekoa, ez sexua.

xabier_elgarresta.jpg

Xabier Elgarresta

 

Bai, badaude emakumeak goi karguetan: batzuk ezagutzen ditut. Hala ere, eta zoritxarrez, uste dut eurentzat zailagoa dela toki horietara iristea. Agintzeko modua pertsonaren araberakoa da, ez sexuaren araberakoa.

andoni_berriotxoa.jpg

Andoni Berriotxoa

Printzipioz, ez dut goi kargurik duen emakumerik ezagutzen. Uste dut gauzek hobera egin dutela azken urteotan, nahiz eta oraindik zailtasunak dituzten aurrera egiteko. Nire ustez, emakumeak gizonak baino hobeak dira agintzeko orduan. Etxeko ekonomia, esaterako, emakumeek eraman izan dute.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews