Inprimatu E-posta

Goierri Garaia Atletismo Taldeak XII. herri lasterketa antolatu du

Urriaren 4an gauzatuko da eta parte hartzaileek bi itzuli egin beharko dituzte Urretxu eta Zumarraga zeharkatuko dituen zirkuitu batean. Guztira hamar kilometro.

XII. herri lasterketa urriaren 4an gauzatuko da. Arratsaldeko bostetan emango diote irteera Zumarragako udaletxe parean. Mailei dagokienez, absolutoa, beteranoak, gurpil aulkiak eta herriko sailkapenak bereizi dituzte, eta beteranoen artean azpikategoria ugari dago.

Izena emateko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko kiroldegietan eman daiteke izena. Aurretik izena ematen dutenek zortzi euro ordaindu beharko dute, eta egun berean apuntatzen direnek hamar euro ordainduko dute.


I. mendi lasterketa

Herri lasterketaren ondotik iritsiko da aurten I. mendi lasterketa. Urriaren 12an gauzatuko da eta Beloki eta Irimo igo beharko dituzte lasterkariek.

 

350 lagun bilduko dira. (Goierriko Hitza)  

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
 

 aza   Abendua 2008   urt

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
VLSI Behavioral Synthesis