Inprimatu E-posta

Ander Kerejeta (139. alea)

Ander Kerejetak ikastolan eta lizeoan ikasi zuen, DBH bitartean. Batxilergoa UGLEn egin zuen eta ondoren mekanizatu moduloa egin zuen ikastetxe berean. Gaztetxean eta tailerretan lan egin du orain arte. Kerejeta Gazte Asanbladan egiten duen lanagatik da ezaguna, batez ere. “Gaztetxea obratan zegoenean, duela 7 edo 8 urte, lagun batzuk gerturatu egin ginen eta ordutik ez naiz bertatik atera. Nire bigarren etxea da, baina amak nire lehen etxea dela esaten du”. Euskal Herrian, euren moduan, ordaindu gabeko lanetan ari den jende asko dagoela azpimarratu du.

Zer izan nahi zenuen umetan?

Ezin dut lanbide bat esan. Ez nuen horretan pentsatzen.

 

Aisialdian zer egitea atsegin duzu?

Azkenaldian, bizikletan ibiltzea. Argazkigintzan ere gogor ari naiz.

 

Bizitzeko toki bat?

Urretxu eta Gabiria. Ama Gabiriakoa da eta umetan asko ibili ginen bertan.

 

Gustuko saskibaloi jokalaria?

Etxean saskibaloi zaletasun handia dugu eta garai batean jokatu egin nuen. Lehen Reala ere asko jarraitzen nuen. Aita eta anaia TAUren zale amorratuak dira, ni baino askoz ere gehiago. Ez dut jokalari kuttunik, baina Dusko Ivanovic entrenatzailea asko gustatu izan zait beti.

 

Nori edo zein parajeri aterako zenioke gustura argazki bat?

Ez dago urrutira joan beharrik. Pertsonei dagokienez, ez dut inor bereziki miresten.

 

Gaztelekuko bozeramalea zara...

Jendeari lotsa ematen dio besteen aurrean hitz egitea eta niri ez zait asko inporta, baina ni ez banengo beste batek egingo luke. Gazte asko gaude Gaztelekuaren inguruan.

 

Gabiriako jaiak ala Urretxukoak?

Urretxukoetan herritar askok parte hartzen dute, baina Gabiriakoetan gehiago. Halako herri txikietan, denek parte hartzen ez badute ezin dira festak aurrera atera. Ezin dut aukeratu, bestela amak edo aitak etxetik botako nau eta.

 

Ilehoriak ala beltzaranak?

Biak.

 

Egindako azken oparia?

Bizikleta.

 

Eta jasotakoa?

Jertsea.

 

Data bat?

Otsailaren 22a: amonaren eta lagun baten urtebetetze eguna.

 

Neska eta mutil izen bana?

Neskarena, Irati eta Garazi. Mutilarena, Unai.

 

Zein egunkari irakurtzen duzu?

Berria, Gara eta Hitza ia egunero gainbegiratzen ditut.

 

Gustuko telebista saioa?

Camera Café asko gustatzen zait.

 

Bereziki gorroto duzuna?

Legebiltzarreko eztabaidak oso aspergarriak dira.

 

Pelikula bat?

Ez dut pelikularik ikusten.

 

Liburu bat?

Jack Kerouac idazlearen En el camino oso gustura ari naiz irakurtzen.

 

Soinu bat?

Gitarra elektrikoarena.

 

Usain bat?

Perfumea ez behintzat...

 

Janari bat?

Igandeetako paella.

 

Ura ala...

Limoizko Kasa.


Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.