Inprimatu E-posta

Liars and prayers (Thalia Zedek) (139. alea)

Bide luzea egina du musikaren munduan. Live Scull eta Come talde ezkutuko bezain interesgarrien kide bezala aurrena, eta bakarlari moduan azken urteetan.

Bakarlari baina ez bakarrik. Thalia Zedek Band taldea alboan duela plazaratu baitu Liars and prayers (Thrill Jockey-¿Pop Stock!) izenburu cavetiarra duen lana. Ale ederrak ziren Been here and gone (2001) eta Trust not thosein whom without some touch of madness (2004) aurrekoak ere, baina gainditu dituen errezeloa dugu. AEBetako emakumezko ahots hunkigarri eta gordinenetakoa da Zedekena: gordintasuna, dramatismoa, intentsitatea... ditu lan berriak zutabe nagusi; eta baieztatu baino iradoki egiten duten letrak, barne gogoa kitzikatzen duten testu sinbolikoak... Minetik hunkidurara.

Gorka Erostarbe


Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.