Inprimatu E-posta

Bordados (Marjane Satrapi) (139. alea)

Marjane Satrapiren umeentzako marrazkiek eta hitzek brodatzen dituzte (Persepolis ezagunaren ondoren) Ekialde Hurbilean islamismo totalitarioak biztanleengan utzitako arrastoak.

Gustatu zaigu, komedia ukitu arin hori galdu gabe, baina sakonera askozaz beltzagoa erakutsiz, hainbat emakumek euren bizipenak nola kanporatzen dituzten lotsaren lotsaz beti besteei pasatutako abenturetan oinarrituta: gurasoek adostutako ezkontzak, argazki bidez ezagututakoekin ezkondu beharra, poligamia, birjintasuna ohorearekin lotzea… Amonaren esanetara: “besteen trapu zaharrak astintzea bezalakorik ez dago bihotzari astindutxo bat eman eta husteko”. Berriketaldi hauek tea hartuz egiten dituzte: gizonezkoak siestan dauden bitartean. Hara hor terapia honen arrakastaren gakoa.

Oihane Zabaleta

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.