Inprimatu E-posta

Gaia: Hiru txiste (txar), bertsotan (139. alea)


Doinua: Misiolari baten moduan

Bilbotar batek bigarren bati
Begoñan edo Indautxun:
“nik bilbotarren txiste bat dakit
ta oso ona da, entzun.”
Besteak “aizu, bilbotarra naiz,
ta kontuz ibili, lagun!
Baina bisaia aldatu gabe
lehenak hala erantzun:
“lasai, poliki kontatuko dut
ondo ulertu dezazun”. 


 
Farola baten pean ero bat
zebilen jira ta buelta,
“zer ari zera, Koxme?” albotik
beste batek, ahopeka.
“Beste aldeko espaloi hortan
galdu zaizkit bost pezeta…”
“alde horretan bila itzazu,
bada…” besteak, iseka,
Koxmek: “han nekez aurki litezke
argirik ez dago eta!”
 
Arnasestuka denda barrura
gizon bat sartu ondradu,
“zepo bat nahi dut, bizkor, mesedez,
merke iezadazu saldu;
bestela, trenak aldegingo dit
eta ez nuke nahi galdu…”
“Gure zepoez ehiza liteke
hainbat arratoi ta sagu,
baina barkatu, zuk nahi zenukeen
neurrikorik ez daukagu.”

  Gorka Azkarate 

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews