Zumarraga eta Urretxuko euskarazko iragarki laburren azoka da otamotz.iragarkilaburrak.com. Etxeak, autoak, bizikletak, motorrak edo beste zerbait saltzeko eta erosteko, lana eskaintzeko, eskatzeko, pisukideak bilatzeko, bidaideak aurkitzeko, eta beste aukera askotarako ateak zabaltzen dituen azoka handia eta erabiltzeko erraza.
Ehundaka iragarki aurki daitezke web gunean, hainbat ataletan sailkatuta, nahi dena erraz aurkitzeko bilatzaile garatuekin, eskaintzaren, prezioaren, lekuaren eta beste hainbat aldagairen arabera.
Euskarazko Komunikazio Taldeko (EKT) Bertako Hedabideak SL-ren proiektua da iragarki laburren azoka hau. Orri nagusia ondokoa da: iragarkilaburrak.com, baina gero, herri informazioari lotuta, atari txikiak sortu dituzte. Horietako bat da otamotz.iragarkilaburrak.com.
Interneten iragartzeaz gain, aukera dago paperean ere iragarkia publikatzeko. Webguneko iragarkiak paperean ere plazaratuko dira astero. Ostiraletan ateratzen duten paperezko produktuarekin osatzen da proiektu hau. Zortzi orrialde ditu paperekoak eta 100.000 ale banatzen dira.
Otamotz.com ezezik, Euskal Herri osoko 15 bat herri-atarik egin dute bat ekimenarekin, eta guztiek eskaintzen dute tokiko iragarki laburren orrialde propioa, denak iragarkilaburrak.com orrialde nagusiarekin lotuta.










