Eraldatzen elkarteak ekitaldi ugari antolatu ditu azaro eta abendurako.
Lehen ekitaldia datorren larunbateko "Emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko eskualdeko II. forua" izango da. Azaroaren 25ean, "Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna" dela eta, Eraldatzeneko emakumeak kalera irtengo dira. Biharamunean, azaroaren 26an, genero indarkeriaren aurkako konzentrazioa izango da, 19:00etan, Areizaga-Kalebarren enparantzan. Egun berean "Antigua vida mía" filma ikusgai izango da, 22:00etan, Urretxuko kultur etxean.
Abenduan, oraindik zehaztu gabeko egun eta tokian, "Nueva ley de parejas de hecho" hitzaldia izango da. Bukatzeko, aipatu Urola Telebistan "Mundo mujer" izenburua duen zikloa ikusgai izango dela hilabete hauetan.









