Inprimatu E-posta

Jesus Iturbe enpresariak Korta Saria jaso du

Industrian egindako ibilbidea saritu dio Eusko Jaurlaritzak Jesus Iturbe urretxuarrari.

 

Jesus Iturbe enpresariak Korta Saria jaso berri du. Eusko Jaurlaritzak ematen duen saria da honakoa eta industrian nabarmendu diren enpresarien lana goratzea du helburu. Iturbek Egumendi enpresa sortu zuen 1973an Urretxun, Felix Urtzelairekin batera. Autoentzat zein trenentzat oinarriko plakak ekoizten dituzte Egumendin. 

 

Jesus Iturbe 1940an Urretxun, baina Zumarragan bizi da gaur egun. Berarekin batera beste bost euskal enpresarik ere jaso zuten Korta saria: Jesus Arregi bergararrak, Miguel Lasanta eta Jeronimo Montenegro arabarrek, eta Juan Agirregoitia eta Jose Maria Uriola bizkaitarrek.

 

Gasteizen egin zen sari banaketa asteartean eta Ibarretxe lehendakariak ere parte hartu zuen ekitaldian.

 

Erabiltzaileen iritziak

1 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Zorionak

Krisi garai honetan horrelako berriak jasotzea beti da pozgarria. Zorionak Jexux!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea Kaiku
2008, Iraila, 18
 
 
 
 

 aza   Abendua 2008   urt

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
VLSI High Level Synthesis