Inprimatu E-posta

I?aki Zabala: "Lanean jarraituko dugu"

Espainiako Auzitegi Gorenak Eusko Abertzale Ekintza-Acción Nacionalista Vasca (EAE-ANV) alderdia. 1930ean sortutakoa, legez kanpo uzteko agindua eman du, Estatuaren abokatuak eta fiskalak egindako eskaerak onartuz.

 

 

Batasunari laguntza eta sostengu politiko-instituzionala ematea, eta Batasunarekin lotura finantzario-ekonomikoa izatea argudiatu du auzitegiak.

 

2007ko udal hauteskundeetan Urretxuko alderdirik bozkatuena izan zen EAE-ANV. Gehiengo soilean bada ere, Iñaki Zabalak hartu zuen alkatetza. Erabakiak ez du sorpresaz hartu, eta orain arte bezala, lanean jarraitzeko konpromezua agertu du.

 

"Erabaki hau, iragarritako kronika baten gauzatzea izan da. Ez genuen esperantza handirik; eraso hauek aspalditik datoz eta ez dakigu noiz bukatuko diren, baina gure determinazioak bere horretan jarraitzen du, orain dela hilabete edo orain dela urtebete bezalaxe, eta espero dezagun eraginik ez izatea. Azken batean, erabaki hauek Espainiako barne kontsumorako hartutako neurri batzuk dira; gure kontura zirko bat montatzen dute eta gu gara hemengo piztiak, beraien publikoaren kontsumorako eta espektakulurako".

 

Lotura duten albisteak:

 


 

 

 

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
 

 aza   Abendua 2008   urt

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Techies Resources High Level Synthesis