Inprimatu E-posta

Urola Kirol Elkartearen Futbol Eskola martxan izango da lasterrera

Urola kirol elkarteak 1998, 1999 eta 2000. urteetan jaiotako neska mutilei zuzendutako futbol eskola martxan jartzeko asmoa dauka epe laburrean.

Futbol eskolan parte hartu nahi duten gaztetxoek izena eman beharko dute aurrez. Horretarako epea hilaren 17an, asteazkenean irekiko da. Izen emateko, asteazkenetik aurrera arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara Urolak Argixaon duen bulegotik pasa beharko da. Nahi izanez gero, www.urolake.com web orrian ere aurki daiteke izen-emate orria. Hori bete eta E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. helbidera bidaltzea nahikoa da.


Alebin mailako taldea


Era berean, Urola kirol elkartean alebin mailako taldea osatzeko aukera izango dute 1997an jaiotakoek. Gipuzkoako Foru Aldundiak 18 fitxatan mugatu du parte hartzaile kopurua eta hortaz, hautaketa prozesu bat eramango da aurrera.


Hautaketa prozesu hauetarako entrenamendu saio batzuk antolatu ditu Urolak. Saioak astearte eta ostegunetan gauzatuko dira. Lehendabizikoa ostegun honetan, hilaren 18an izango da. Alebin mailako taldean sartzerik ez dutenek, futbol eskolan izena emateko aukera izango dute.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews
 

 urr   Azaroa 2008   abe

AlArAzOgOrLrIg
   1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Techies Resources Resources