Inprimatu E-posta

Azpiru-Ugarteko Ferrari garaile Goierriko 27. Itzulian

Fabricio Ferrari uruguaiarrak 5. postuan amaitu zuen atzo egin zen Goierriko Itzuliaren 2. etapa. Dena den, lehen egunean egindako denborak kontutan hartuta sailkapen orokorrean 1.go postua berarentzat izan zen.  

Fabricio Ferrarirentzat izan zen atzo Goierriko Itzulia. Elastiko horia jantzita, uruguaiarrak etapakako urteko hirugarren garaipena eman dio Azpiru-Ugarte taldeari. 2. etapan ez zen lehendabizikoan bezain ondo ibili, 5. postua eskuratu baitzuen atzokoan. Dena den, proban zeresan gehien eman duen txirrindularia izan da Ferrari. Itzulia irabazteaz gainera, mendia eta erregulartasuna ere berak eskuratu baititu.


Sailkapen orokorra:

1. Fabricio Ferrari (Azpiru-Ugarte) 4H 57' 49''
2. Hector Espasandin (Caja Rural) 0:33ra
3. Angel Madrazo (Scott-American Beef) 0:42ra
4. Guillaume Pont (FRA, Azysa-Cetya) 0:47ra
5. Higinio Hernandez (Cueva el Soplao) 0:53ra
6. Gari Bravo (Azpiru-Ugarte) 0:57ra
7.Guillermo Lana (Azpiru-Ugarte) d.b.

 

   
Erregulartasuna: Fabricio Ferrari (URU, Azpiru-Ugarte)
Mendia: Fabricio Ferrari (URU, Azpiru-Ugarte)
Tarteko helmuga: Unai Iparragirre (Belca)
Taldea: Azpiru-Ugarte 

 

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
 

 aza   Abendua 2008   urt

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
SVTechie ESL