Inprimatu E-posta

Azpiru-Ugarteko Ferrari garaile Goierriko Itzuliko lehendabiziko etapan

Azpiru-Ugarte talde nafarreko Fabrizio Ferrarik jantzi du Goierriko Itzulian elastiko horia, atzo Zumarragan hasi eta bukatu zen etapa goitik behera menderatu ondoren.

 

Arratsaldeko 15:30ean puntuan hasi zen Goierriko Txirrindulari Itzuliaren 27. ekitaldia Zumarragako plazan. Mikel Serrano alkateak zinta moztu, ohorezko aurreskua egin, eta tropel handia (164 txirrindulari irten ziren) Legazpirantz abiatu zen. Batere zailtasunik gabeko 75 kilometro aidean egin ondoren, Mandubiako maldetan hasi zen Ferrari lehen kolpeak ematen.

Zumarragako marraren bila, Eitzagan joan da aurrera uruguaiarra, eta han bai, arerioak atzean utzi eta gaurko etapan balio handia izan dezaketen segundoak urratu zituen. Tropeleko inork ezin izan zuen Eitzagan gora Ferrariren kemena berdindu.

 

 

 

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
 

 aza   Abendua 2008   urt

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
VLSI ESL