Inprimatu E-posta

Goierriko 27. itzulia hasiko da eguerdian

Aurten bi eguneko iraupena izango du itzuliak, aurrekontu faltak eragindako murrizketen ondorioz. Gainera kategoriaz ere jaitsi da, aurten challenge erakoa izango da.

Hasiera batean Itzulia bertan behera geratuko zela uste bazen ere azkenean Gipuzkoako Federazioak bere gain hartu du aurtengo edizioaren antolaketa, Goierri Kirol Elkartearen laguntzarekin. Hala ere, aldaketa batzuk izango dira aurten. Hiru egun beharrean bi egun iraungo ditu Itzuliak, eta kategoriaz jaitsiko da, challenge erakoa bihurtuz. Modalitate horretan lehen etapan erretiratzen denak aukera du bigarren egunean irteteko, nahiz eta itzuliaren azken garaipena eramateko lehian sartzerik ez duen.


19 taldek eman dute izena eta 180 txirrindulari inguruk hartuko dute parte. Gaur parte hartuko dutenen artean Anjel Madrazo dago, iazko Itzuliko txapelduna. Itzuliak bi etapa izango ditu. Gaur Zumarragan hasi eta Zumarragan amaituko da 104,2 kilometro egin ondoren. Bihar Urretxun hasi eta bukatuko da 110,7 kilometroko etaparekin.


Datorren urterako Goierriko Itzuliak betiko egitura berreskuratzea espero dutela nabarmendu du Jose Luis Arrieta Gipuzkoako Txirrindulari Federazioko lehendakariak.

 

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
 

 aza   Abendua 2008   urt

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
ASIC Resources