Inprimatu E-posta

Antioko Musikaldia gaur hasiko da

 

Aurten 25 urte betetzen ditu ekimenak eta horregatik egitaraua berezia izango da.

Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Lander Zurdo musika dinamizatzaileak aste honetan aurkeztu dute gaur hasiko den Antioko Musikaldia. Aurtengo egitaraua berezia izango da. Batetik 25 urte betetzen dituelako eta bestetik, berritzailea eta dinamikoa izan nahi duelako.

 

Gorka Hermosa zumarragarrak eta bere izena duen boskoteak irekiko du musikaldia arratsaldean. Katia eta Maria Labeque piano bikoteak, Brotherhood Singersen gospel taldeak eta Ezpata Dantzak eta Ezteiak emankizunak jarraituko dute. Dantza ikuskizun honetan Irrintzi dantza taldeak ere parte hartuko du Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean.

 

Kontzertu guztiak doan izango dira 19:30ean hasita. Zumarragako parrokia ondotik 19:00etan autobusa irtengo da bertaratu nahi duen guztiarentzat. 

 

 

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
 

 aza   Abendua 2008   urt

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Techies Resources Technology