Inprimatu E-posta

Hiru zauritu lan istripuz Zumarragan

Osalanek adierazitakoaren arabera istripua atzo gaueko 23:00ak inguruan gertatu zen.

 

36 urteko M.C., 35 urteko J.A.H eta 26 urteko J.M.M. zaurituak suertatu ziren atzo gauean UTE Argixaon egiten ari den tunelen lanetan. Hiru zaurituak adituak dira tunelen sostegu lanetan. Istripua gertatu zenean zabaltzen ari diren tunel bateko sarea jartzen ari ziren hirurak. Langileak eskorga batek eusten zuen otarre batean zeuden sartuta, hau, oraindik ezagutzen ez den arrazoiengatik, lurrera erori zenean.

 

Istripua gertatu eta segituan hiru zaurituak Zumarragako Ospitalera eraman zituzten. Gaur eguerdian zaurituetako bati alta eman diote, beste bat Donostiara eramango dute eta hirugarrenak Zumarragako Ospitalean jarraitu beharko du oraingoz. Bere egoera dena den, ez da larria.

 

GARAren web orrian iformazio zehatzagoa. (Gaztelaniaz)

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
 

 aza   Abendua 2008   urt

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Blog High Level Synthesis