Inprimatu E-posta

Iparragirre sarian parte hartzeko deialdia

Zumarraga eta Urretxuko udaletako kultura batzordeek bertso, narratiba eta poesiako Iparragirre Sarian parte hartzeko deialdia egin dute.


Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira bertso, narratiba edota poesia ataletan eta gaia librea izango da. Lehiakide bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu hizkuntza eta arlo bakoitzeko.

Lanak eskuan eraman edo postaz igorri ahal izango dira datorren irailaren 26a baino lehen. Bi helbide hauetara bidali ahal izango dira lanak:

  • Aizpurunea kultur etxea, Iparragirre Saria 2008, Jauregi kalea 19, 20700 Urretxu.
  • Zelai Arizti kultur etxea, Iparragirre Saria 2008, Legazpi kalea 7, 20700 Zumarraga.


Hizkuntza eta arlo bakoitzean 600 euroko sari bakarra izango da. Epaimahaiak bere erabakia eta sari banaketaren eguna eta lekua bi udaletako web orrian emango du jakitera 2008ko abenduan.

 

Sariketan parte hartzeko oinarri eta baldintzak Urretxuko Udaleko web orrian dituzue.  

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
 

 aza   Abendua 2008   urt

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Blog Behavioral Synthesis