Inprimatu E-posta

GAP programan parte hartzeko deialdia

Udaleko Ingurumen sailak herritarrak GAP programan parte hartzera gonbidatu ditu. Horretarako udaletxera edo udalsarea21.net webgunera jo daiteke.

 

Ekainean egin zen Aste Berdearen baitan aurkeztu zen GAP (Global Action Plan), Eusko Jaurlaritzako Lurralde eta Antolaketa Sailak abiarazitako programa. Udalsarea 21en bitartez, Uggasa Udal Elkarteak Ezkio-Itsason, Legazpin, Urretxun eta Zumarragan ezarri nahi duen nazioarteko programa honen helburua jokaera eta ohitura iraunkorrak sustatzea da.


Lau arlo lantzen dira programa horretan: hondakinak, uraren eta energiaren kontsumoa, eta garraiobideen erabilera. Helburuak lau arlo horietan lehengai-kontsumoa eta kutsadura gutxitzea, bizi-kalitatea hobetzea eta etxean gastuak murriztea dira.


Programa ekainean aurkeztu bazen ere, irailaren 15era bitartean parte hartzeko izena eman daiteke.


Parte hartzen dutenek ingurumena hobetzeko aholku praktikoak jasoko dituzte, lantzen dituzten gaien inguruan. Programa osoa egiten duten etxeek Etxe Ekologikoaren Ziurtagiria jasoko dute, haien laguntzaren eta ingurumena zaintzeko hartutako konpromiso pertsonalaren erakusgarri.

 

Informazio gehiago interneten:

 

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
 

 aza   Abendua 2008   urt

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
SVTechie ESL