Inprimatu E-posta

Zumarraga eta Urretxuko udalek XX. pintura lehiaketa antolatu dute

Pintura lehiaketara lanak aurkezteko epea irailaren 5ean amaituko da. Gaia eta lanak egiteko modua egile bakoitzaren araberakoa izango da.

 

Beste urte batez martxan da dagoeneko Zumarraga eta Urretxuko udalek antolatuta pintura lehiaketa. Aurten bere 20. aldian. Lanak aurkezteko epea irailaren 5era bitartean egongo da irekita eta gaia eta lanak egiteko modua librea izango da. Antolatzaileek izendatutako epaimahai batek erabakiko du irabazleak zeintzuk diren. Urriaren 4an egingo du publiko epaimahiak bere erabakia Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.


Lanak aurkezteko bi modu:
  • Eskuz eraman daitezke udaletxeetara.
  • Postaz ondoko helbidera bidalita: Kultur Etxea.- XX. Pintura Lehiaketa.- Jauregi kalea 19.- 20.700 URRETXU.


Sariak: 3 izango dira guztira.

  • 1.saria: 1000 euro
  • 2.saria: 600 euro
  • Herriko lan onena: 400 euro


Lehiaketan parte hartzeko oinarriak Zumarragako Udaleko web orrian dituzue.

 


Aurkeztutako lanen artean epaimahaiak aukeratzen dituenekin erakusketa bat egingo da ondoren urriaren 4tik 12ra bitartean Urretxuko Juan de Lizarazu erakusgelan.


Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews
 

 urr   Azaroa 2008   abe

AlArAzOgOrLrIg
   1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Blog ESL