Inprimatu E-posta

Txomin Artola XV. kantu afarian

Aurrekoetan Erramun Martikorena, Amaia Zubiria, Pantxoa eta Peio, Gontzal Mendibil,... lagundu zuten bezala, 2008koan Txomin Artola izango da gure artean, txori txiki batek horrela kontatu baitigu.

 

Abestiak aukeratu ahala, hementxe bertan jarriko ditugu entsaiatzeko denbora izan dezagun.

 

Santanastasiak 2008 behin behineko egitaraua ikusi

Erabiltzaileen iritziak

1 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

"Txuriko" horien artean izango da beharbada...

http://www.youtube.com/watch?v=w2TELBJzZK8

TXURIKO

Gu gazte giñadela txalupa guztiak
zakurtxo bat ohi zuten ontzi barrenean
begi erne, abilla, ez zen zaunkaria
ihes zihoan arraina harrapatzailea

Seme esango dizut nola gertatzen zen
punttutako arraia, suelto batzuetan
legatza ospa, ihes, txakurra jauzten zen
'ta bet-betan arraia hartzen zuen hortzetan.

Lana horren saria 'txakurraren partia'
deitzen genuen guziok, ongi merezia
maitea-maitea zen txakur ehiztaria
txalupa betetzen zuen anima gabeak.

Unea etorri da zuri kontatzeko
zer nolako txakurra zen gure Txuriko
uhin izugarriak ez zuen izutuko
arraia utzi baino, lehenago itoko.

Goiz itsusi batean ez naiz ez ahaztuko
bere lana beteaz jauzi zen Txuriko
baga haundi artean, ehiza ez utziko
legatz haundi batekin ito zen betiko.

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea Jonmikel
2008, Abuztua, 12
 
 
 
Powered by jReviews
 

 urr   Azaroa 2008   abe

AlArAzOgOrLrIg
   1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
VC Funding High Level Synthesis