Inprimatu E-posta

Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolak irakurriko du santanastasietako pregoia

Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako kideek irakurriko dute aurten Urretxuko Santa Anastasia jaietako pregoia, irailaren 19an. Urretxuko Jai Batzordeak Gorka Azkarate, Antton eta Uxue Fernandez eta Gorka Ojanguren eskolako arduradunek eta euren ikasleek azken urteotan egindako lana eskertu nahi du. Bertso eskola 80ko hamarkada bukaeran sortu zen Juanjo Sagastibeltzaren eta Iñaki Beitia zenaren eskutik eta 90eko hamarkadako azken urteetan aipatutako lau lagunek hartu zuten lekukoa. Lauak Sagastibeltzaren eta Beitiaren ikasleak izandakoak dira.

 

Ordutik, Zintzo-Mintzo euskaltzale taldearen laguntzarekin, bultzada bikaina eman diote eskolari eta Urretxu eta Zumarragako bertsozaletasunari. Helduen taldea sortu zuten, haur asko bertsotan jarri dituzte eta gaztetxo hauek urtero sariak irabazten dituzte.

 

 Iñaki Beitiari eta Juanjo Sagastibeltzari buruz Otamotz aldizkariak argitaratutako zenbait artikulu:



Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
 

 aza   Abendua 2008   urt

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
ASIC Resources