Inprimatu E-posta

Atea itxita egin behar izan zuten atzo Osoko Bilkura

Geriatrikoko ELAko langileen protesta zela eta Zumarragako Udalean arratsaldeko 7etarako aurreikusita zegoen Osoko Bilkura atea itxita egin zuten.

 

Geriatrikoko ELAko langileek atzo zazpietan ospatzekoa zen Udalbatzaren Osoko Bilkurara eraman zuten protesta, udaletxeko areto nagusira. Langileak pankarta baten atzean aritu ziren protesta egiten eta horrela bilkura egiteko baldintzak betetzen ez zirela adierazita, udal ordezkariak altxatu eta aretotik irten ziren. Honek greban dauden langileen protestak areagotu zituen eta handik gutxira Mikel Serrano bilkura atea itxita egingo zela azaltzeko irten zen.


Otamotz.com-en aurreratu bezala, gaur goizean jarraitu dute protesta ekitaldiekin Faustino Orbegozo udal geriatrikoko langileek, udaletxe azpian akanpada bat eginez.

Erabiltzaileen iritziak

1 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
2.0
 
 

titularretik titularrera

"Atea itxita egin BEHAR IZAN zuten atzo Osoko Bilkura"; halaxe irakurri det albisten. Bihurri xamar sartu naiz, nunbaitt, gaur otamotz.com'ea, ordea, ta 7 diferentzin jolasa proposatzea erabaki det. Irakurri ondorengoa: "Atea itxita EGIN ZUTEN atzo Osoko Bilkura". Badago aldea, ezta?
Kontuk kontu, segi txukun lanen, Otamotz, ta guk gozatzen segiko deu (tarteka punta ateraz).
Aio!
Artikuluaren Balorazioa:
 
2.0
Iritzi emailea Antton
2008, Uztaila, 25
 
 
 
 

 aza   Abendua 2008   urt

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
SVTechie ESL